Sanitas enpresak kudeatzen duen San Martin auzoko zahar-egoitzan, berrogeialdi egoera ezarri dute birusak kutsatutako kasuen ondorioz. Azken egunotan hartutako neurriak ez dira nahikoa izan eta dagoeneko 22 egoilar eta 4 langile kutsatu dira zahar-egoitza horretan.
Juanjo Aurrekoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariak, eman du hartutako neurriaren berri eta egoitzan isolamendu neurri bereziak ezarri direla adierazi du.
Hiru hildako Araban
Azken orduetan hildako bi emakumeak aintzat hartuta, hiru dira Koronabirusaren ondorioz Araba mailan izandako heriotzak. Adineko bi emakumeak isolamendu egoeran zeuden eta aldez aurretik gaitz ezberdinak pairatzen zituzten. Hirugarren kasua, larunbatean zendu zen 90 urteko gizonezkoa izan zen.