Alea TB

Elurra itzuli da Arabara

Erredakzioa 2020ko mar. 6a, 09:32

ALEAren bulego berriak bere lehenengo elurtea bizi du gaur goizean. Kazetariek eguneko lehenengo albisteak prestatzen zituzten bitartean iritsi da bisita.

9:00ak aldera, Gasteizera iritsi da elurra, aurreikuspena 800 metrotan zegoen arren. Arabako mendateetan kateak beharrezkoak dira: oraingoz Urduñan, baina Opakua, Azazeta, Kruzeta eta Herrerara ere iristen ari da elurra. Iragarpenen arabera, prezipitazioak izango dira egun osoan, eta elurra 800-900 metro inguruan.

Erriberagoitiko Artatzan ere irudi ikusgarriak utzi ditu goizeko elurteak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago