BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.
Ruper Ordorika Gasteizko Principal Antzokira helduko da bere luxozko Mugalaris taldearekin: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina), Fernando Neira, Lutxo (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria). Kontzertua sasoi ezberdinetako kantuetan oinarrituko da, bere zuzenekoetan eskaintzen duen indar eta fintasunez.
Prezioa: 15 eta 18 euro artean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.