2020/03/14 09:30

JARDUNALDIA

[BERTAN BEHERA] 'Eskola bideak'

[BERTAN BEHERA] 'Eskola bideak'
Salburuko gizarte etxean, Gasteiz

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Badira hilabete batzuk Eskola Bideak deituriko lan talde bat lanean ari dela, Salburuko umeak eskolara modu autonomoan konfiantzaz eta segurtasunez joan ahal izateko.

Jardunaldi hauen helburua, beste herri batzuetan martxan dauden proiektuak gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, hausnarketarako momentua izatea ere bada.

Eguneko egitaraua:

09:30-09:45: Harrera. Salburuko gizarte etxeko areto nagusian.

09:45-10:00: Aurkezpena

10:00-10:30: Amaia Etxabe. Txatxilipurdi Aisialdi Elkarteko kidea. Haurrak bidea zabaltzen. Hitzartzea euskaraz izango da.

10:30-11:00: Lola Boluda. Egia, Donostia. Egia segurua, haurren Egia. Bere hitzartzea gazteleraz izango da eta pantailako euskarria euskaraz izango da.

11:00-11:30: Nerea Zubia, Oñati. Eskola Bideak ekimena sustatzeko instituzioen, udalaren, ikuspegia. Elebitan egingo du, euskaraz eta gazteleraz ahozkoan eta idatzizkoan, gazteleraz eta euskaraz.

11:30-12:00: Atsedenaldia

12:00-13:00: Mahai-ingurua eta galdera-erantzunetarako tartea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide