2020/03/18 21:30

MUSIKA

[BERTAN BEHERA] Xabi Bandini eta Grises

[BERTAN BEHERA] Xabi Bandini eta Grises
Jimmy Jazz, Gasteiz

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Xabi Bandinik, kerobiako abeslari eta konposatzailea izandakoak orain bere ibilbide berria eta lan berria aurkeztu du, Biba!, energiaz beteriko elektro-pop zuzena.

Lan berri honen abestiek 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoekin nahasten dute. Bandinik, Lur Larrazak eta Alberto Isabak sintetizadorez, erritmo eta melodia indartsuz beteriko abestiak ekartzen dituzte non ahotsek eta letrek irudi zirraragarriak ekartzen dituzte gogora.

Europaz hitz egiten du, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hiltzen direnez. Beti ere posizio deseroso batetik txio sinple batetik haratago ikusi nahi ez duenarentzat. Beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren himno txikiak.

Bestalde, bere soinuaren aberastasun kromatikoak karakterizatuta, Zestoako Grises izeneko boskoteak formula perfektua aurkitu du zortziko soinu horiek egungo pop rock ñabardurekin nahasteko, elektronika hari eroale gisa erabiliz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide