Skabidean eta Trikoma Banda taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Skabidean ska, reggae eta rocksteady talde iruindarra da.
Trikoma banda reggae, roots eta ska estilotan aritzen den musika taldea da. Jimmy Jazzek antolatutako Gazte Talent musika taldeen lehiaketa irabazi ondoren, diskoa grabatzeko abenturan murgilduko da taldea martxoan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.