Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da.
Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da.
Taula gainean Peru Galbete Labiano musikaria eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira.
Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da. Horiek eskuratzeko epea martxoaren 23an irekiko da (goizeko 11:00etan)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.