2020/03/15 19:00

DANTZA IKUSKIZUNA

[BERTAN BEHERA] Ilunabarrean dantzan

[BERTAN BEHERA] Ilunabarrean dantzan
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroa, Gasteiz

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da Oihanederren klaustroan. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan.

Azken saioa Patxi Monterok (Irun, 1966) gidatuko du. Tradiziozko dantza-irakaslea da, plazako dantza tradizionalean espezializatua. Plazetan dantza-gidaria ere bada: Herrixa Dantzan, einGO, Alboka… Herrixa Dantzan dantzaldien sortzailea eta sustatzailea da.

Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak gidatuta, Nika Bitchiaskvili bibolinjolearen laguntza izango du saio guztiotan. Hauez gain, musikari gonbidatuak egongo dira.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Epea martxoaren 9an irekiko da, goizeko 11:00etan, eta 13an amaituko da, goizeko 11:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide