2020/03/11 18:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[BERTAN BEHERA] 'Izenik gabe 200×133'

[BERTAN BEHERA] 'Izenik gabe 200×133'
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Ortuñon, Gasteiz

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Izenik gabe / 200 x 133 filma Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala da. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu zuten, eta lehenengoa joango da Oihanederrera beren lanari buruz hitz egitera.

Sinopsia:

Jose Luis Zumeta margolariak Nafarroako Arribe herrian dagoen autobus garaje zahar batean dauka tailerra, eta bertan lan egiten du desordutan. Oraingo honetan 200×133 tamainako bi pinturatan lan egiten ari da. Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean erakutsiak izango dira hauek.

Margolariak, bereizgarri dituen sormen eta barne prozesu paregabeak erakusten ditu lehenengo aldiz kamera aurrean. Zumetaren lanorduak eta ohiturak errespetatuz, koadroen garapena erakusten du dokumentalak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide