2020/03/02 20:30

MUSIKA

[KONTZERTUA] A Tempo abesbatza

[KONTZERTUA] A Tempo abesbatza
Oihanederreko klaustroa, Gasteiz

2016an, Gasteizen eratu zenetik, A Tempo abesbatzak errepertorio zabala eta askotarikoa eskuratu du: gure euskal folkloreari dagozkion abestiez gain, garai eta estilo ezberdinetako nazioarteko abestiak ere baditu. 

Kontzertuaren errepertorioaren baitan, Juanjo Urangak konposatutako Martxoak Hiru obra estreinatuko da, A Tempo abesbatzarako Xabin Salaberrik egokitua.

Errepertorioa ondorengo obrek osatuko dute:

  1. Goizian Argi Hastian. A. Lebordes
  2. Maitia non zira. J. Uruñuela. 
  3. Aldapeko. Arm. P. Arruazu
  4. Lau teilatu. Juan Carlos Pérez. Adaptación para coro y banda Iñaki Urkizu
  5. Xalbadorren heriotzean. X Lete. Arr. Jo. Maris
  6. Izar ederrak. J. Elberdin
  7. Kitolix. Luis de Aranburu
  8. Martxoak 3. J. Uranga. Arm. Xabin Salaberri

Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago