Jatetxe batean lapurtzeagatik pertsona bat atxilotu du Udaltzaingoak

Erredakzioa 2020ko otsailaren 25a

Lapurreta Gasteizko Alde Zaharreko jatetxe batean eman da, bart gauean. / Google Maps

Bart goizaldean, Alde Zaharreko jatetxe batean gertatutako lapurretan eraman dute kutxa erregistratzailea. Lapurreta egin duten bi pertsonetako bat atxilotu du Udaltzaingoak eguerdian.

19 urteko gazte bat, beste mutil baten laguntzarekin, atzeko atetik sartu da jatetxera; kutxa erregistratzailea eraman dute. Beranduago, udaltzainek kutxa erregistratzailea Erdi Aroko harresien inguruan aurkitu dute, botata. Gertakariak 6:50ak aldera gertatu dira.

Udaltzaingoaren arabera, atxilotua Alde Zaharreko lonja batean topatu dute, eta Agirrelandako komisaldegira eraman dute jarraian. Ikerketak zabalik jarraitzen du, lapurretan parte hartu duen bigarren pertsona topatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago