'New Road', Red Iron Squad taldearen bideoklip berria

Erredakzioa 2020ko otsailaren 25a

Bideoklip berria kaleratu dute gasteiztarrek. Abestia Marcio Padoan teknikariaren laguntzarekin grabatu dute Gasteizko Talde Gune estudioan.

New Road abestiaren bideoarekin, 2019ko urrian aurkeztutako lehen albuma, GO, ezagutarazten jarraitzen du Red Iron Squad taldeak.

Iaz Legutioko III. Maketa Lehiaketa irabazi zuten gasteiztarrek, eta ondorioz, hiru abesti grabatzeko aukera izango dute, sari gisa. Bitartean, bere azken albuma eskuan, kontzertu berriak iragartzen jarraitzen dute; Araban, Euskal Herrian, eta baita mugaz bestalde ere.

Dani, Aitor, Asier, Jorge eta Jokinek osatutako taldea 2016an sortu zen, eta GO izenarekin bataiatutako LPak banda honen ibilbidea borobiltzen duten hamar kantu jasotzen ditu. Capsula taldeko Martin Guevarak ekoiztu du proiektua, eta 2019ko Aste Santuan grabatu zuten.

Diskoa Right in the Face abestiaren bideokliparekin batera aurkeztu zuten urrian; Iñaki Elkanoren lana izan zen hura, Bilbon grabatutakoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago