Judimendi hiribidean gertatu da istripua, 9:00ak aldera. Gidaria harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek ibilgailutik atera dute.
Udaltzaingoak jakinarazi du larrialdietako zerbitzuak bertaratu direla, eta, gainera, kalea itxi behar izan dutela. Ondoren, emakumea Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.