Gasteizko TAO zerbitzuko langileek soldata hobetzea eskatu dute

Erredakzioa 2020ko ots. 24a, 12:02
Ostiralean lehenengo elkarretaratzea egin zuten Udaletxearen aurrean.

Ostiralero Udaletxearen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte TAO zerbitzuko langileek, 9:30etik aurrera.

Udaleko osoko bilkurarekin batera, TAO zerbitzuko langileek lehen elkarretaratzea egin zuten ostiralean, beraien soldatak C2 taldeko (lehen, D taldea) gainerako kolektiboekin parekatzea aldarrikatzeko. Azaldu dutenez, "aspaldiko aldarrikapena" da, baina momentuz ez du Udal Gobernu taldearen aldetik erantzun positiborik jaso.

Langile publikoek kudeatutako zerbitzua da Trafiko eta Aparkalekuen Ordenantza, eta 18 langilez osatutako plantilla dauka Gasteizen. Astean zehar, aparkatzeko gune urdin eta berdeak zaintzen dituzte langile horiek, 44 orduz.

Soldatari dagokionez, 18 udal langile hauek talde bereko baldintza okerrenak dituztela salatu du enpresa batzordeak. "Diskriminazioa" amaitu eta soldatak parekatzea lortu arte luzatuko dute borrokaldia.

Horregatik, ostiralero, lanaldia hasi aurretik elkarretaratzeak egingo dituzte, 9:30etik aurrera Plaza Berrian, Udaletxearen aurrean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide