Dosierra ireki diote Estarroako abeltzaintza ustiategi bati, mindak botatzeagatik

Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 13:10
Mindak ibaira ez zirela iritsi ziurtatu du Udalak. / GASTEIZKO UDALA

Gai horretan eskumena duen URA agentziak ikertu behar du abeltzainaren ardura. 

Gasteizko Udaltzaingoak dosierra ireki dio Estarroako abeltzaintza ustiategi bati, hilaren hasieran erreten batera mindak isurtzea egotzita. 

Herritar baten deiaren bitartez jaso zuten isuriaren berri, otsailaren 5ean, erreten bati kiratsa zeriola eta. Bertaratu zirenean, agenteek egiaztatu zuten isuriaren jatorria gertuko abeltzaintza ustiategi batean zegoela, eta lurpetik zetorren hodi baten bitartez iritsia zela.  

Halakoetan eskumena duen URA agentziari eman zioten horren berri, laginak har zitzan. Udalak zabaldutako informazioaren arabera, animalien gernua eta gorotzak ez ziren iritsi erretenaren amaieran dagoen ibaira, eta hurrengo egunean bertan erretena garbituta omen zegoen. Gertakariaren harira, URAk ikerketa bat abiatu du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide