Ekialdeko prentsa tailerrak ALEA ezagutu du

Erredakzioa 2020ko otsailaren 13a

Ekialde institutuak prentsa-tailer bat du, eta taldeak lortutako informazioarekin albistea sortuko dute.

Ekialdeko 3. DBHko hamaika ikasle ALEAko erredakzioan izan dira. Funtzionamendua ikustera etorri dira eta egiten den lana ikasi dute.

Ekialdek urtero prentsa-tailer bat antolatzen du. Kazetaritzaren inguruko lanak egiten dituzte bertan: albisteak, galdetegiak, inkestak...  Gaurkoan, ALEAko bulegora etorri dira komunikabideen lana ezagutzeko. Webgunea ezagutu dute eta papereko edizioa nola prestatzen duten ikasi dute.

Aldizkariari buruz jaso duten informazio guztiarekin institutuan albiste bat prestatuko dute haien aldizkarian argitaratzeko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago