Udal enpresak arratsaldeko txandan langile hau ordezkatu zuela jakin du sindikatuak, "greba egiteko oinarrizko eskubidea errespetatu gabe".
Azaldu dutenez, langileren batek greba egitekotan aparkalekuko hesia igota utziko zuela adostu zuen Tuvisak aldez aurretik. Hala ere, arratsaldeko txandako langileak greba egin zuen, eta adostutakoa bete beharrean, ordezkatu zuten.
Hortaz, greba eskubidearen ustezko urraketa salatzeko prozesua abiatu du ESKk Lan Arloko Epaitegian. Horrez gain, urtarrilaren 30eko greba "isilarazteko trikimailu" gisa definitu dute udal enpresaren funtzionatzeko modua, eta azalpenak eskatu dizkiete Tuvisako zuzendaritzari eta Amaia Barredo zinegotzi ordezkariari.