Jundizko hilotza edukiontzi grisak biltzeko kamioi batean iritsi zen

Erredakzioa 2020ko ots. 12a, 09:05
Jundizko biokonposta egiteko plantan agertu da gorpua. / Argazkia: Google Maps

37 urteko gizonezko baten gorpua agertu da astearte goizean Jundizko biokonpostaje plantan. Gorpuak egin zezakeen ibilbidea aurkitzen saiatzen ari da orain ikerketa.

8:00ak aldera topatu dute gorpua bertako langileek, eta berehala eman diote abisua Udaltzaingoari. Aldi batez itxi zuten planta, Polizia Judizialak gertatutakoa ikertu bitartean.

Asteartean zehar konfirmatu dute hilotza edukiontzi grisak biltzeko kamioi batean iritsi dela lantegira; izan ere, gorpua edukiontzi horiek deskargatzen diren hobian agertu da. Gorpuak egindako ibilbidea ikertzen ari da Ertzaintza, baina ikerketa zaila izango dela iragarri dute, egunero 1.400 edukiontzi iristen baitira Jundizko plantara.

Edukiontzi gris eta organikoetatik datozen hondakinak jasotzen ditu planta honek. Hondakin organikoak, inausketa-hondarrak eta gainerakoen zatikiko zabor-poltsak tratatzeaz arduratzen da biokonpostaje planta hau, hondakinak Gardelegiko zabortegira bidali aurretik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide