Haur-txekea eskatzeko ilara luzeak

Erredakzioa 2020ko ots. 10a, 14:21
Haur-txekea eskatzeko ilarak, gaur goizean, Gasteizen.ALEA

2020an jaiotakoentzat jada ez da diru-laguntzarik izango.

Ilara luzeak sortu dira gaur haur-txekea eskatzeko Gasteizen. 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jaiotako seme-alabak dituztenek eta Araban urtebete baino gehiago daramatenek dute diru-laguntza eskatzeko aukera.

Arabako Batzar Nagusiek onartutako foru arauaren arabera, jaiotza bakoitzeko 1.000 eurorainoko laguntza zuzenak emango zaizkie familiei, sarrera gordinen arabera. Eskaera fisikoa egiteko ordutegia 09:00etatik 15:30era da, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (Jesusen Zerbitzarien kalea, 5) duen jendearen arretarako bulegoan. Martxoaren 10ean amaitzen da eskaera egiteko epea. Internet bidez ere egin daiteke eskaera, eta horretarako ziurtagiri elektronikoa behar da.

Azken urtea da txekea banatzen dela, EAJren eta PSEren foru gobernuak 2020an jaiotakoentzat diru-laguntzarik ez dela izango onartu ostean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide