2020/02/20 19:00

MAHAI-INGURUA

[MAHAI-INGURUA] Sorginak. Diziplinatu beharreko emakumeak, atzo eta egun

[MAHAI-INGURUA] Sorginak. Diziplinatu beharreko emakumeak, atzo eta egun
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

IKA euskaltegiak aurten 31 urte bete ditu, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu zenbait gizarte-eragilerekin elkarlanean. Tartean, mahai-inguru hau, Oihaneder (Euskararen etxea) eta Sorginenea (Emakumeen etxea) bidelagun hartuta.

Sorginak, emakume zahar itsusiak, beti lardaskan, lizunkeriei eta aldrebeskeriei emanak, deabruarekin harreman estuan, ukendu eta edabe nazkagarriak prestatzen, arao izugarriak ezpainetan. Horixe, mendeetan zehar saldu zaigun irudia, gure irudimenean finkatu den klixea. Horren adibidea, IKAk berak sortu zenean erabiltzen zuen irudia.

Baina hala izan zen, edo zer dago irudi estereotipatu horren azpian? Azken hamarkadetako ikerketen emaitza oso bestelakoa da. Gauzak oso bestelakoak izan ziren, eta sorginekin hasi zen prozesua ez da oraindik bukatu. Amaia Nausiak 500 urteko doktrinamenduaz hitz egingo digu, Amelia Barquinek gaur egun gizarteak emakumeak diziplinatzeko erabiltzen dituen ageriko eta ez horren ageriko estrategiez eta Maider García de Bikuñak sexu-arloan oraindik ere nagusi diren autoezagutza faltaz eta irudi okerrez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide