Iruditan

Denboraren berezko erritmoaren lekuko

Alejo Moreno Sainz 2020ko ots. 3a, 11:52

Bidali zure argazkiak testu labur batekin: erredakzioa@alea.eus / Argazkia: Alejo Moreno Sainz

20 megapixel, modu automatikoa, aurpegi-ezagutza, edertasun-iragazkia, HDR eta one click hobespena. Argazkiak di-da batean egiten diren honetan, badira ere bestelako proposamenak.

Alejo Moreno diseinatzaileak argazkilaritza estenopeikoa baliatzen du, kamera ilunen sinpletasuna berreskuratuz. Freskagarri-lata baten barruan argazki-papera sartu, zulo ñimiñoa egin eta sei hilabete itxaron. Eguzkiak zeruan egin duen bidea jasota geratzen da, eta, harekin batera, denboraren iragatearen edertasuna.

Gasteizko Arte eta Lanbide eskolan ikus daiteke erakusketa, otsailaren 28ra arte. Iragan ostiralean, urtarrilaren 31n inauguratu zuten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago