2020/02/15 12:00

IKUSKIZUNA

[ZINEMA] 'Lur eta Amets'

[ZINEMA] 'Lur eta Amets'
Gasteizko Florida zinemetan, Gasteiz

Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako filman, Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko dira Baltaxar katuarekin eta Amona Anderekin batera. 

Proiektua 2015eab sortu zuten Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, "gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko", eta hori landu zuten ezagutza liburuarekin, ipuin sortarekin eta ondoren etorri zen galdera-erantzun mahai jokoarekin. 

Pertsonaiek bizia hartu dute gero, eta Euskal Herriko autobus magiko batean zeharkatu dute abendutik otsaila artean; denera, hamaika geldialdi egin dituzte familia eta lagunen artean "Lur eta Ametsen" abenturak partekatzeko. Durangon, Arrasaten, Altsasun, Eibarren, Gasteizen, Getxon, Iruñean eta Donostian izan dira, besteak beste, filmaren protagonistak, eta harrera ezin beroagoa egin diete antzoki eta areto guztietan. Orain berriz, pantaila handira egiten dute salto eta zinematan topatuko dituzte neska-mutikoek.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide