Udaltzaingoak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean Ariznabarra auzoan, genero indarkeria delituaren ustezko egile gisa, bikotekide ohiari eta bere gurasoei mehatxu egiteagatik. Emakume batek poliziaren presentzia eskatu zuen, haren esanetan, suhi ohiak mehatxu egin zielako berari, senarrari eta alabari; azken hau gizonezkoaren bikotekide ohia zen. Horrez gain, kalteak eragin zituen kristal batean. Bertaratu zen patruilak gizonezkoa atxilotu zuen.
Asteburuan 51 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten udaltzainek etxeko indarkeria delituaren ustezko egile gisa. Atxilotuak alabari eraso egin zion bide publikoan, Prudentzio Maria Berastegi kalean. Bi lekukok berretsi zuten erasoa.
Azkenik, Udaltzaingoko agenteek 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean, ustez, babes-agindua hausteagatik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.