«Bortxaketaren kultura» izendatzen dugunean, eraso fisikoa baino askoz ere handiagoa den zerbait ari gara aipatzen. Izan ere, indarkeria normalizatzen eta justifikatzen duten diskurtso, irudi eta sinbologia guztiez ere ari gara. 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketaren kasua paradigmatikoa izan zen: kasu bakar batekin jarri ziren agerian indarkeria fisikoaz haragoko askotariko indarkeria-adierazpenak; hala nola, diskurtsoaren eta erakundeen indarkeriak. Kasu hori adibidetzat hartuta, egileak indarkeriaren izaera poliedrikoa aztertzeko zenbait gako emango ditu. Besteak beste, kasuaren jarraipen mediatikoa eta epaiketan eman ziren argudioak.
Hizlaria: Samara Velte Moran, ikertzailea eta kazetaria. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburuaren idazlea.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.