San Antonio eta Manuel Iradier kaleak moztu dituzte Amvisaren obrengatik

Erredakzioa 2020ko urt. 20a, 20:00

Amvisako kolektorearen obrak direla eta, San Antonio eta Manuel Iradier kaleak itxi dituzte. Gasteizko Udalak hiri erditik kotxez sartzeko arazoak aurreikusi ditu datozen asteetan.

Manuel Iradier kaleko zein Gasteizko hegoaldeko zati handi baten isuriak biltzen dituen saneamendu-kolektore zahar bat aldatzeko lanetan ari dira, eta Amvisaren obrak Florida parkearen inguruan garatuko dira urtarrilaren 20tik aurrera. 

Adriano VI, Luis Heintz, Ramon y Cajal, Senda Ibilbidea eta Manuel Iradier kaleetako saneamendu eta hornidura sarea berritzeko obren artean kokatzen dira lan hauek. Obrek aurrera egin ahala, hainbat aldaketa eragingo dituzte Arabako hiriburuaren trafikoan.

Hilaren 20tik aurrera eta baita otsailean zehar ere, zirkulazio aldaketak aurreikusi dituzte Senda Ibilbidearen inguruan eta Florida, Iradier eta San Antonio kaleetan. Urtarrilaren amaierara arte, Senda Ibilbidetik Manuel Iradier kalerako ibilgailuen sarbidea moztuko dute; zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da San Antonio kalean, Florida eta Manuel Iradier artean.

Amvisak aldaketen inguruko informazioa helarazi die inguruko bizilagunei; bestalde, Udalak zonaldean ibilgailu pribaturik ez erabiltzea gomendatu du.

Senda Ibilbidetik Manuel Iradier kalerako ibilgailuen sarbidea moztu dute. / PHOT.OK

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide