2020/02/09 19:00

DANTZA IKUSKIZUNA

[ILUNABARREAN DANTZAN] Josu Garate

[ILUNABARREAN DANTZAN] Josu Garate
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan.

Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza landuko dira; batetik, balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako.

Bigarren saioa Josu Garatek (Eibar, 1975)  gidatuko du. Dantzaria da, Eibarko Kezka taldean hazia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago