"Lan baldintzetan hobekuntzak" eta banatzaile gisa ematen dituzten zerbitzuekin "bat datozen irabazi duinak" lortzeko helburuarekin planto egin zuten larunbatean hogei bat gloverrek. Grebarekin bat egin dutenak zigortu dituztela azaldu dute, "bikaintasun sisteman puntuen penalizazioarekin"; modu honetan, enpresak lan orduak eta irabaziak murrizten dizkie.
2018. urtean Arabara iritsi zenetik, Glovo enpresako langileek "autonomo faltsu" gisa lan egiten dute; hortaz, Gizarte Segurantza eta BEZa euren poltsikotik ordaindu behar dituzte.
Aldaketa honen ondorio nagusia duela hilabete batzuk egiten zuten lan beragatik gutxiago kobratzea izan da. Horrez gain, fakturazioaren ordainketetan izandako atzerapenak, langile batzuei ez ordaintzea eta lan baldintzen okertzea ere salatu dituzte.
Glovoko langileek greba gehiago egingo dituztela iragarri dute, enpresa Gasteizko banatzaileekin harremanetan jartzen ez bada.