Lehen probak: hegoaldera zabaldu da Gasteizko tranbia

Erredakzioa 2020ko urtarrilaren 15a

Adurtza eta San Cristobal auzoetara joan da lehenbiziko aldiz tranbia. Obrak amaitu eta gero egin dute lehen probak.

Tranbiaren unitate batek probak egin ditu asteartean, teknikari askoren begiradapean. Martxan jarri aurretik egin beharreko lehen proba izan da hau, baina oraindik askoz proba gehiago egin beharko dituzte.

Bost bagoiko unitatea Salburua auzora iritsiko den adarraren hasieraraino ere iritsi da, Florida kalean eraikitako zatiraino, alegia.

Unibertsitateko kanpuseraino iritsiko den adarra otsailean martxan egotea aurreikusi dute, aurreikusitakoa baino zenbait hilabete beranduago.

Azpiegituraren zabaltzea 1.340 metrokoa izango da, eta hiru geltoki berri gehituko dizkio tranbiaren trazadurari: Florida kalean, Nieves Cano kalean eta Las Nieves lorategian. Ia bi urte eta 10 milioi euroko kostua izan du obrak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago