Inkesta

Plaza Berria ala Espainia Plaza?

Erredakzioa 2020ko urt. 14a, 12:52
Gasteizko Plaza Berria airetik ikusita. / Argazkia: Mikel Arrazola (irekia.eus)

Plaza Berria izena "ofizialki berreskuratzeko" sinadura bilketa abiatu du gasteiztar talde batek Change.org atarian. Dagoeneko 1.300 sinadura baino gehiago lortu dituzte.

"Asko gara hasierako izen herrikoia berreskuratu nahi dugun gasteiztarrak", adierazi dute sinadura bilketaren testuan. Eskaera Gorka Urtaran alkateari eta Gasteizko Udalari luzatu diote. Izan ere, gaur egun Espainia Plaza izenak Gasteizko enparantza enblematiko honen izen ofiziala izaten jarraitzen du.

1791an Justo Antonio Olagibel arkitektoak eraiki eta Plaza Berria izena jaso zuen, XIX. mendearen lehen bi hamarkadetan izen hori mantenduz.

Ondoren, Udalak Konstituzio Plaza gisa berrizendatu zuen 1820an, 1812ko Espainiako Konstituzioa -La Pepa- aldarrikatzeko. Izen hori mantendu zuen 1927. urtera arte. Urte horretan, garaiko Alfontso XIII.a Espainiako Erregearen omenez Alfontso XIII.a Plaza izendatu zuten.

Hala ere, 1828an, Fernando VII.a Gasteizera etorri zenean, Jauregiaren Plaza Zentrala behin-behineko izena jaso zuen. 

1936ko abuztuaren 26an, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, frankistak Gasteizen nagusitu zirenean, Espainia Plaza izena jarri zioten lehen aldiz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide