"Estresa murrizten" eta "metabolismoa aktibatzen" laguntzen duen oinetako errefloxologia lorategia diseinatu du Ikaslan sare publikoko Arkaute Nekazaritza Eskolak.
Lorezaintza eta Loregintzako 2. maila ikasten ari den ikasle batek proposatu zuen lorategi-espazio bat sortzea, hainbat zimurtasunekin, oinutsik ibiltzeko; erreka-ertzak, zuhaitz-azala, harriak, enborrak edota arrozez eta urez betetako puxikak bezalako elementuekin oso espazio berezia sortzea zen asmoa.
Ikastetxeak proposamena onartu zuen, eta 1. mailako 17 ikaskideek aurrera atera dute proiektua, Ethazi metodologiaren bidez. Taldean egin dute lan, elkarlanean, entzuten, argudiatzen eta proposamenik onena aukeratzen ikasiz. Baina gai teknikoak ere jarri dituzte praktikan, hala nola, zuinketa, lurraren ezagutza edo neurketa.
Lorategiak 500 metro lineal ditu, eta erreflexoterapia teknikei erantzuten die. Teknika horiek oso ohikoak dira Alemanian, ikaslea inspiratu zen herrialdean. Erreflexoterapia oinetako "zona mikrorreflistak" deiturikoak estimulatzean datza, onura fisiko eta psikikoa lortzeko.