Dozena bat pertsona elkartu ditu VOXek Gasteizen

Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 12:24

VOX Arabak Gasteizko Plaza Berrian deitutako elkarretaratzea egin dute igande goizean. Espainia existitzen da lelopean, pankartarik gabe eta Espainiako bandera baten atzean, hamabi lagun bildu ditu alderdi ultraeskuindarrak.

Hamar minutu iraun du mobilizazioak eta "Espainiaren eta Erregearen aldeko" manifestu bat irakurri dute. VOX alderdiaren presentzia salatzeko kontramanifestazioa antolatu du hiritar talde batek. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere bertaratu dira, bi taldeen arteko liskarrak ekiditeko.

Azkenik, Ertzaintzak babestuta, plazatik alde egin dute VOXeko manifestariek, talde antifaxisten txistuen eta oihuen artean.



Bideoa: Joseba Bayer

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago