2020/03/15 12:30

ANTZERKIA

[BERTAN BEHERA] 'UniKo, tronutik kendutako printzea'

[BERTAN BEHERA] 'UniKo, tronutik kendutako printzea'
Principal antzokia, Gasteiz

BERTAN BEHERA, koronabirusagatik.

Paul etxeko erregea da, Irati, arreba, jaiotzen den arte. Jaiotzak zenbait gatazka korapilatsu ekarriko ditu familiaren egonkortasunera.

ÚniKo 6 urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da, eta anaia-arreba baten jaiotzagatiko zeloek haurrarengan eta gertuko ingurunean zer eragin dezaketen adieraztea du helburu. Txotxongiloaren eta antzerki errealistenaren teknikak nahasiz, haurren zeloen gai kezkagarriaren inguruan hausnartuko dugu komediaren ildotik, beren gordintasun osoan aurrez aurrez behatuz zeloei, baina umorea galdu gabe.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago