Errekabarri ireki dute Salburuan, sei urteko atzerapenarekin

Erredakzioa 2020ko urt. 8a, 09:54
Behin-betiko egoitza du jada Salburuko Errekabarri ikastetxeak. / Argazkia: Mirian Biteri

Obrak kanpoan jarraitzen du, baina Errekabarriko ikasleek gaur estreinatu dute euren ikastetxea. 2013an sortu zen ikastetxea, baina, orain arte, Zaramagan izan du behin-behineko egoitza, Candido Ruiz de Garibay ikastetxe zaharrean.

Sortu eta sei urtera, behin betiko egoitza du jada Errekabarri ikastetxeak. Baina ikastetxea oraindik ez dago amaituta; izan ere, obrek jarraitzen dute, aparkalekua ez da oraindik egokitu eta ikastetxea inguratzen duen hesia bukatu gabe dago.

Hasiera batean, 2016-2017 ikasturtean martxan egon behar zuen ikastetxeak. Obrak ikasturte hasieran amaituta egon behar ziren baina atzerapenak pilatuz joan dira. Azkenik, ikastetxea estreinatu dute 2020ko urtarrilaren 8an; auto-ilarak sortu dira Iliada pasealekuaren eta Salburuko Bulebarraren arteko bidegurutzean.

Iliada pasealekuaren eta trenbidearen artean dagoen eraikinaren kostua 6,2 milioi eurokoa izan da. Haur Hezkuntzako hiru linea izango ditu eta Lehen Hezkuntzako beste hiru. Ikastetxeak 2 eta 12 urte bitarteko 700 haur baino gehiago hartzeko ahalmena izango du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide