2020ko urtarrileko igandetako Saski Naski zikloan Bakardadeak garaitu zituenak ikuskizuna izango da Oihanederren.
Balleta, euskal dantzak, bertsolaritza eta musika uztartzen dituen ikuskizun honek, XIX. eta XX. mendearen hasieran Ispaster, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Markina, Gernika, Ereño, Lekeitio…, eta baita Euskal Herriko beste herri askotatik ere, Ameriketara artzain joan ziren herritarrak omendu nahi lituzke.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.