2020/01/17 17:00

IKASTAROA

[IKASTAROA] Prentsa eta sare sozialak

[IKASTAROA] Prentsa eta sare sozialak
Hala Bedi Irratiko ondoko lokala, Gasteiz

Urtero bezala, 2020aren hasieran, Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedik.

Tailer hauen helburua, komunikabide handiek jartzen dituzten gero eta traba handiagoei aurre egiteko hazia ereitea da. Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea eta, bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.

Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da www.halabedi.eus/izanmedia helbidean. Azken eguna urtarrilaren 11 da.

Informazio gehiago: Izan Media tailerrak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide