lan istripua

Langile bat hil da aldamiotik behera erorita, Olarizu auzoan

Erredakzioa 2020ko urtarrilaren 2a

Sindikatuen kontzentrazioa, lan istripuen kontra. ALEA

Sindikatuen datuen arabera, iaz, 44 langile hil ziren Euskal Herrian, lan istripuetan.

Langile bat hil da aldamiotik behera erorita Gasteizko Olarizu auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hiru metroko altueratik amildu da gizonezko behargina, eta anbulantzia iritsi denerako, osasun-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin suspertzeko. 14:10ean jaso dute ezbeharraren abisua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago