Hiru gizon atxilotu dituzte genero-indarkeriagatik

Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 13:24
Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa Gasteizen. / Argazkia: Alea

Gasteizko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu Gabonetan, genero-indarkeriako gertakariengatik. Horietako bi bikotekideei eraso egiteagatik; eta beste bat urruntze-agindua urratzeagatik.

Asteartean, 20:30ak aldera, patruila batek Santo Domingo kaleko lokal batera hurbiltzeko deia jaso zuen, bikote bat eztabaidan ari zelako. Emakume batek 24 urteko gazte bat seinalatu zuen; gaztea ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu, udaltzainek harrapatu baitzuten. Biktimaren eta lekuko baten adierazpenak entzun ondoren, agenteek gizona atxilotu zuten. Guardiako Epaitegian eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utzi zuten.

Asteazkenean, urtarrilaren 1ean, patruila baten presentzia eskatu zuten Bueno Monreal kalean, 04:00ak aldera. Emakume bat bide publikoan zegoen laguntza eske, 41 urteko bikotekideak eraso egin baitzion. Agenteek atxilotu egin zuten eta atzo goizean utzi zuten epailearen esku.

Horrez gain, urtarrilaren 1eko 06:00ak aldera, emakume batek Poliziaren presentzia eskatu zuen Domingo Beltran kaleko ostalaritza-lokal batean; izan ere, 28 urteko gizon bat, urruntze-agindua zuena, kanpoan zegoen. Identifikatu eta agindua indarrean zegoela egiaztatu ondoren, agenteek atxilotu egin zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide