2020/01/02 18:00
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek lan berria estreinatuko dute Gasteizen: ‘Bizi dantza’. Alegia baten kutsua duen istorioa, clowna, kantua, dantza eta poza uztartuz balio eraikitzaileak partekatzeko. Eguerdian eta arratsaldeko sei eta erdietan.
Sarrerak salgai www.elcorteingles.es web-orrian, eta ikuskizunaren egunean bertan Mendizorrotzeko kiroldegiko leihatilan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.