Kalean agurtuko dituzte Olentzero eta Mari Domingik Gasteizko bizilagunak

Erredakzioa 2019ko abe. 24a, 10:31

18:00etan hasiko da desfilea Iparralde Gizarte Etxean.

Legutianoko atetik, arratsaldeko 18:00etan, abiatuko dute gaur iluntzean Olentzerok eta Mari Domingik beren Gasteizko ibilbidea. Amaiera, Plaza Berrian izango da eta bertaratutakoak Udaleko balkoitik agurtuko dituzte.

Aurten 400 parte-hartzaile izango ditu hiru karroza ezberdinez osatutako taldeak. Besteak beste, erraldoiak, buruhandiak, ikazkinak, esne-saltzaileak, artzainak, dantzariak eta beste zenbait lagun izango dituzte bidelagun Olentzero eta Mari Domingik.

Iparralde Gizarte Etxetik abiatuta, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea eta Olagibel gurutzatuko ditu desfileak, Plaza Berrira iritsi arte.

Mari Domingi izango da protagonista lehen karrozan,  eta bigarrenean aldiz Olentzero ikusteko aukera izango dugu. Biak ala biak, galtzagorriz lagunduta joango dira eta azkenik, hirugarren karrozak haurren artean gozokiak banatzeko lanak hartuko ditu.bitartean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide