Udaltzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande iluntzean Andre Maria Zuriaren plazan kokatutako izotz pistaren eremuan.
Izotz pistako arduradunek, bost neska ezberdinei ukituak egiteagatik, gizona atzeman eta udaltzaingoari dei egin zioten. 20 urteko neska batek eta beste lau adin txikikok baieztatu zioten Poliziari gertatutakoa.
Gertaera horiek 19ak aldera jazo ziren, eta gizonezkoa atxilotuta eraman zuen Poliziak. Atzo goizean geratu zen epailearen esku.