2019/12/10 18:00

IKASTAROA

[IKASTAROA] Ume sorosleak

[IKASTAROA] Ume sorosleak
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Arabako Erakunde Sanitario Integratuarekin elkarlanean, Ume sorosleak ikastaroa antolatu da abenduan Oihaneder Euskararen Etxean. 8 eta 9 urteko haurrei zuzendutako ikastaroa da (LH2-LH4 mailak), eta lehen sorospenei buruzko ezagutzan eta sentsibilizazioan laguntzea du helburu.

Doako ikastaroa da, baina izena eman behar da euskara.arabaesi@osakidetza.eus helbidera idatzita edo 945 29 41 56 telefonora deituta (abenduaren 5a bitartean). Aforo mugatua izango da (gehienez, 20 haur).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago