Iñigo Astiz idazlearen Analfabetoa liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavåt. Nahasian doaz alor intimoa eta soziala irakurketan. Poesia da saioaren muina, baina soineko eszenikoa jantzi diote proposamenari egileek, eta antzerkia, hitza eta performancea batu dituzte horretarako.
Saioa doakoa da. Ikuskizun honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea honako formularioa beteta (abenduaren 11 baino lehen).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.