Kandelen mosaikoak argitu du Euskararen Eguna

Erredakzioa 2019ko abe. 3a, 19:45

Geu elkartearen eskutik, magia, antzerkia eta kalejira izan dira arratsaldean Gasteiz erdiguneko ekitaldien artean.

Goizeko Irakurraldiaren ostean, kandelek argitu dituzte Gasteiz erdiguneko kaleak Euskararen Nazioarteko Egunean. Tor magoaren ikuskizunarekin hasi dute arratsaldea Oihaneder Euskararen Etxean, kalejira antzeztua izan da ostean, eta kandelen mosaikoarekin amaitu dute eguna Andre Mari Zuriaren plazan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago