2019/12/03 20:30

KONTZERTUA

[KONTZERTUA] Arima

[KONTZERTUA] Arima
Parral taberna, Gasteiz

Paule Bilbao (kitarra eta ahotsa): "Nire behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu nuen “Arima” proiektua 2018. urtean.
Melodia sentimental eta etereoek, gitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. “Arimaren” kontzertu bat, txirrista shoegaze baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala.
Hurrengo hilabeteetan 4 abestiz osatutako, Metamorphosis EP-a aurkeztuko dugu Euskal Herritik zehar. Diskoa Karlos Osinaga, Txap-ekin grabatu dugu Bonberenea ekintzetako estudioetan. Proiektu berrian, Josu Gonzalez (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) arituko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide