Bidezko merkataritza ezagutarazteko dastatzeak

Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 10:00
Bidezko merkataritza sustatu nahi du 'Zeroz biderkatu' kanpainak. / Argazkia: SETEM

Dastaketak antolatuko dituzte Gasteizko saltokiezberdinetan. SETEM, Bide Bidean eta Medicusmundik sustatutako Zeroz biderkatu kanpainaren helburua bidezko merkataritzako produktuak dituzten saltokiak ikusaraztea da.

Gasteizko zortzi saltoki ezberdinek parte hartuko dute, azaroaren 26tik abenduaren 5era bitartean, Gasteizko Udalak finantzatutako ekimenean. Dastaketek bi orduko iraupena izango dute eta bidezko merkataritzari buruzko azalpenekin lagunduko dituzte.

Besteak beste, kafea eta bidezko merkataritzako kakao, panela edo azukrearekin egindako gozokiak dastatu ahal izango dira: bizkotxoak, gailetak eta abar. Gainera, bidezko merkataritzan oinarritutako kosmetika-produktuak ere ezagutaraziko dituzte, esate baterako, karitea.

Ekimenaren helburua, antolatzaileen arabera, bidezko merkataritza herritarrengana hurbiltzea eta alternatiba komertzial horren alde egitea erabaki duten saltokiak ezagutaraztea da.

Horretarako, "desparekotasunei eta bidegabekeriari aurre eginez, pertsonak eta ingurumena erdigunean jartzen dituen eredu ekonomiko eta komertzial bat" bultzatu nahi dute.

 

Dastaketak honako saltokietan eskainiko dira:

MAMIA
  • Azaroak 26, 18:00-20:00 (gehienez 14 pertsona). Bidezko merkataritzako azukrearekin egindako produktuak: azenario bizkotxoa, txokolate beltzezko cookieak, banana eta zekale bizkotxoa, espelta gailetak eta cinnamon rollak.
BEGANBAI
  • Azaroak 27, 18:30-20:30. Kakaoa eta kous kousa.

UAGALUR

  • Azaroak 28, 11:30-13:30. Txokolatea.

BIOALAI

  • Azaroak 28, 18:00-20:00 // Azaroak 29, 11:30-13:30. Txokolatea, kafea eta panela.
EKOBIZI
  • Azaroak 29, 17:30-19:30. Karitea.
ZELAI ALAI
  • Abenduak 2, 11:00-13:00. Txokolatea.

FRESA Y CHOCOLATE

  • Abenduak 3, 15:00-17:00. Turroia eta izozkia, bidezko merkataritzako panela, txokolate eta fruitu lehorrekin.

TIERRA VIVA

  • Abenduak 5, 12:00-14:00. Kafea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide