Bi asteko egitaraua SUmendi Espazioaren proiektua hauspotzeko

Erredakzioa 2019ko aza. 25a, 08:00
Zahar eta gazteak SUmendi Espaziora gerturatzea dute helburu. / Argazkia: @SUmendiEspazioa

Abenduaren 5era arte luzatuko den Bi asteko ufadak hauspotuko du auzoko sua egitaraua aurkeztu dute SUmendi Espazioko kideek. Dagoeneko hiru urte baino gehiago darama martxan Gasteizko Judimendi auzoko espazio autogestionatuak.

"Auzoko beharrei begira egin du norabidea su txiki honek eta norabide horretan tinko jarraitzeko asmoarekin" antolatu dute egitaraua, ohar bidez azaldu duten bezala.

SUmendi arnasTU lelopean, azaroaren 23an hasita eta abenduaren 5era arte solasaldiak, auzolanak, herri bazkariak eta tailerrak antolatuko dituzte Benito Ginea kaleko espazio autogestionatuan.

Horrez gain, ekintza bereziak ere antolatu dituzte, hala nola, tour historikoa Judimendi auzoan zehar, Magia Gaua edo escape room bat.

Egitarau honekin "zahar eta gazteak gerturatzea" eta SUmendi Espazioa "auzoaren arnasgune bihurtzeko urratsak" ematen jarraitzea dute helburu. Proiektua indartzeko eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatuko dute ekimena.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide