Piko Zulueta argazkilariaren 'Basoratu' erakusketa, Artgian

Erredakzioa 2019ko aza. 21a, 11:30
Piko Zulueta, lan batean aurrean. ARGAZKIA: ARTGIA SORGUNEA

Hogei argazkik eta mosaiko erraldoi batek osatzen dute.

Piko Zulueta argazkilari gasteiztarrak Basoratu izeneko erakusketa aurkeztu du Artgia sorgunean: hogei argazkiz eta mosaiko erraldoi batez osatuta dago.

Argazkigintza sorkuntza garaikidea eta Shinrin Yokua (basoan ibiltzea eta gure zentzumenen bitartez naturarekin konektatzean datzan jardunbide japoniarra) bateratzen dituen proiektua da honako hau. Argazkilariaren esanetan, zenbait bizi-beharrei erantzuten dio, hala nola, eguneroko erritmoa moteltzeari, gelditzeari eta bide batez gure bizimoduaren inguruan gogoeta egiteari.

Proiektu horren jatorria basoan bizi izandako zentzumen-bizipenetan eta ondorioz izandako erantzun emozionaletan dagoela azaldu du Zuluetak, eta ildo horretan, bisitariak gogoeta egitera gonbidatzen ditu, eta, aldi berean, pentsamendu kritikoa eta gizakion ahalduntzea sustatzera.

Hirugarrena

Lehen aldia da ARTgiak, Gasteizko Kultur Sailaren bitartez elkarlanean, Artgia da! programa martxan jartzen duela. Udan, Piko Zulueta, Sara Rodriguez eta Alazne Paiueta, Edurne Herran eta Ane Gebararen proiektuak aukeratu zituen epaimahaiak; hirugarren uzta da asteon aurkeztutakoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide