13.850 bisitari izan ditu World Press Photok

Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 12:13
2019ko World Press Photo saria, urteko argazki onenari. / Egilea: John Moore

Guztira 13.850 pertsona joan dira Montehermoso kulturuneko ur biltegian World Press Photo 2019 erakusketa ikustera, urriaren 18tik azaroaren 17ra. Datozen hiru urteetan ere Gasteizera itzuliko da.

World Press Photoren sustatzaile Paco Valderramak hiriko publikoaren artean kultur ekitaldi honek duen "harrera ona" azpimarratu du. Izan ere, 2018 urteko jende kopurua mantendu da eta aforoa betetzeagatik aretoa itxi behar izan duten momentuak egon dira erakusketak iraun duen bitartean.

Badira 17 urte World Press Photo erakusketa etenik gabe ikusi ahal izan dela Arabako hiriburuan. Udaleko Kultura Sailak World Press Photo fundazioarekiko konpromisoa sinatu berri du, datozen hiru urteetan erakusketa Gasteizera etor dadin. Eta 2020an Montehermosoko ur-biltegian ikusgai egongo da berriro ere, zehazki urriaren 16tik azaroaren 15era.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide