Kalte-ordainketa egin beharko du enpresak ordaindu gabeko kontzeptuengatik eta baita supermerkatuko zuzendaritzaren politikak eragindako kalte-galerengatik ere. Hala erabaki du Gasteizko Lan Arloko epaitegiak.
ELAk Mercadonaren "politika antisindikala onartezina" dela eta enpresak langileen ordezkarien oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituela adierazi du.
Mercadonan antzeko kasuak eman direla gogorarazi dute. ELA sindikatuaren arabera, enpresako zuzendaritzak lan-baldintzak "indarrez" ezarri nahi ditu.
Hortaz, sindikatuak "ekintza antisindikalak desagerrarazteko" eskura dituen neurri guztiak hartuko dituela iragarri du, horien azken helburua langileen baldintzak hobetzeko eskaerak oztopatzea dela uste duelako.