Angel Ganivet eskolako ikasleak, Zientzia Astean

Erredakzioa 2019ko azaroaren 12a

Gasteizko eskola horretako ikasleak modu aktiboan aritu dira EHUk antolatutako azokan.

Gasteizko Angel Ganivet eskola publikoak EHUk antolatutako zientzia astean parte hartu du. Modu horretan, asteburuan Bibat museora hurbildu direnek "eskola honetan garatzen diren zientzia, teknika eta informatikako proiektuak ikusi eta esperimentatzeko aukera izan dute", ikastetxeak ohar batean zabaldu duenez. Eskola horretako ikasleek "ezagupen zientifikoa, teknikoa zein informatikoa" txikitatik garatzen dutela azpimarratu dute. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago